Marmelada kontserba bat da eta azukreak egin ohi du kontserbatze lana. Garai bateko produktua urte osoan mantentzeko helburuarekin egiten dira kontserbak eta marmeladak. Egun, funtzio hori galtzen joan da eta marmeladek fruta gutxiago eta azukre gehiago dute, produktuaren prezioa merketuz. Labore Txingudin Hernaniko Bego Villarren marmelada ekologikoa dugu. Laranja marmelada: 3,30€ / unitateko Tomate eta … Irakurtzen jarraitu Marmelada
Jogurta
Ekoizpen industrial eta intentsiboak direla eta, zaila da esneki ekoizpen txikiak merkaturatzea. Jogurt ekoizle handiek tokiko esne egileen prezioarekin jokatzen dute eta merke egon ohi dira Jogurt komertzialak. Merketasun hau jogurtaren kalitatean nabaritzen da. Jogurt ekologikoekin aldiz, iraungitze data askoz ere luzeagoa da.
Fruitu lehorrak
Hitz zabala da fruitu lehorrak eta bere baitan hartzen ditu: almendra, intxaur, ur, mahaspasak, piku lehorrak. Batzuk bertako fruitu lehorrak dira, intxaurrak eta urrak esaterako. Errealitate ezberdina dute fruitu lehorrek. Nahiz eta saku berean sartu, lurraldetasun guztiz ezberdina dute.
Gari irina
Gure kulturan gehien jaten dugun irina, gari irina da. Euskal Herrian, Nafarroa eta Araba hegoaldean aurki ditzakegun gari soroak, aste santuan berdez eta uda aldean horiz janzten dira.
Artatxikia
Broma dirudien arren, Artatxikia gazteleraz "Mijo" izenarekin ezagutzen da. Aspaldian, egun baino ezagunagoa zen Artatxikia.