Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko, haibat helburu ditu Labore Txingudi kontsumo elkarteak:

  • Txingudiko eta inguruetako ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aliantza bermatuko dugu elikadura kooperatibaren bidez. Guztiona eta guztiontzat zabalik.
  • Bertako produktuak izango dira, bailarako guztientzat zabalik dagoen proiektua delako. Barnean sartzen ditugu beste euskal zonaldetako ekarpen bereziak.
  • Eskaintza erakargarria. Zerbitzu erosoa eskainiz, atxikimendu maila desberdinetako herritarrak ilusionatu.
  • Prezio justua. Ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat bitartekorik gabeko prezioa justua, salmenta zuzena.
  • Kalitatezko produktuak. Ekologikoak edo bide horretan urrats neurgarriak emateko prest daudenak.
  • Bestelako gizarte eredua sortzeko ekarpena. Norberak bizi ohiturak aldatuz eta joera sanoak berreskuratuz, eragina kolektiboa duen ekarpen pertsonala bilakatzen dugu. Eta modu horretan, bestelako gizarte eredua posible dela erakusten duen adibidea.
  • Kontsumitzaileen osasuna zaintzen duena. Naturaren ziklo naturalak errespetatuz janari garbia eta osasungarria eskaintzen duena.
  • Tokiko ekonomia sustatzeko lagungarria. Bertokoa erosiz, lekuko ekonomia sustatzeko tresna bihurtzen da. Multinazionalei dirua eman beharrean, lanpostuak sortu eta lekuko ekonomia indartzeko modu xume bezain eragingarria.
  • Proiektuko partaide diren langileen lan baldintzak eta harreman laboralak, duinak eta justizia sozialean oinarriturikoak.
Advertisements