Denda arrunt baten erosotasun guztiez gain, bertako produktuen inguruan erabakitzeko aukera izango dugu kontsumo taldean. Dendaren ordutegien barrenean erosketak egin ditzakezu beste edozein lekutan bezala, baina bertako produktu guztiak hurbilak edota ekologikoak direnaren bermearekin. Gainera, kontsumo taldearen asanbladaren bidez, produktu berrien inguruko proposamenak egin ditzakegu, hau da, gu geu izango gara dendaren eta elkartearen inguruan erabakiak hartzen ditugunak.

Eguneroko lanak elkartearen langileen esku egongo da, beraz, lan karga bat izatetik urruti, bizitza era osasuntsuan bizitzeko erraztasunak baino ez dizkigu eskaintzen kontsumo taldeak.

Eta guzti honen parte izateko, ez duzu kontsumo taldeko elkarteko bazkide egin besterik!

Advertisements