Martxoa

Advertisements

Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

Banaketa puntu berriak otsailaren 7tik aurrera martxan izango dira. Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10etatik 13.30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira. Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko … Irakurtzen jarraitu Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

Marmelada

Marmelada kontserba bat da eta azukreak egin ohi du kontserbatze lana. Garai bateko produktua urte osoan mantentzeko helburuarekin egiten dira kontserbak eta marmeladak. Egun, funtzio hori galtzen joan da eta marmeladek fruta gutxiago eta azukre gehiago dute, produktuaren prezioa merketuz. Labore Txingudin Hernaniko Bego Villarren marmelada ekologikoa dugu. Laranja marmelada: 3,30€ / unitateko Tomate eta … Irakurtzen jarraitu Marmelada

Jogurta

Ekoizpen industrial eta intentsiboak direla eta, zaila da esneki ekoizpen txikiak merkaturatzea. Jogurt ekoizle handiek tokiko esne egileen prezioarekin jokatzen dute eta merke egon ohi dira Jogurt komertzialak. Merketasun hau jogurtaren kalitatean nabaritzen da. Jogurt ekologikoekin aldiz, iraungitze data askoz ere luzeagoa da.

Fruitu lehorrak

Hitz zabala da fruitu lehorrak eta bere baitan hartzen ditu: almendra, intxaur, ur, mahaspasak, piku lehorrak. Batzuk bertako fruitu lehorrak dira, intxaurrak eta urrak esaterako. Errealitate ezberdina dute fruitu lehorrek. Nahiz eta saku berean sartu, lurraldetasun guztiz ezberdina dute.